argia.eus
INPRIMATU
Iratzarri gazte erakundea Aralarretik bereizi da
  • Iratzarri gazte erakundeak Aralarretik bereiztea erabaki du Bilbon egindako azken bileran. Hori dela eta, Aralarrek gazte erakunde berri bat sortzeko aukera zabalik dauka momentu honetan.

2012ko otsailaren 27a
Etxebizitza eta lan baldintzak iratzarrik abitutako kanpainaren aurkezpena

Gazte erakunde legez, hauteskunde kanpainen menpe lan egin gabe jarraitzeko eta independentzia berreskuratzeko apustua egin dute Iratzarriko gazteek. Horrez gain, Aralarrek legebiltzarrean egindako lana eta bere bozeramailea den Aintzane Ezenarro aintzat hartu gura ditu. Nafarroa Bai-ren garrantzia ere azpimarratu dute Nafarroan abertzaletasuna sustatzeko.