argia.eus
INPRIMATU
Iratxe Sorzabal euskal presoaren tortura salaketak ikertu arte ez du euroagindua onartuko Frantziak
  • Frantziako Estatuak Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dio Iratxe Sorzabal euskal presoari, 2001ean torturatu ote zuten jakiteko. Lehen aldia da Frantziako Estatuak euskal preso baten tortura salaketak ikertzeko eskatzen duela.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 28a
40 gazteren kontrako epaiketan egindako torturaren salaketa 2013an

Istanbulgo Protokoloaren helburua tortura eta bere ondorioak ikertzea da. Galdera sorta luze baten ondorioz testigantzaren sinesgarritasuna neurtzen da. Psikologo, kriminologo eta abokatu elkarteek erabat fidagarritzat jotzen dute tresna, nahiz eta epaileek bere aplikazioa gutxiesten duten salatu izan.

1995 eta 1996an hainbat ekintza egiteaz akusatuta eskatu du Espainiako Estatuak Sorzabalen euroagindua. Tortura salaketei sinesgarritasuna emanez gero, ikusteko dago zein izango den Frantziako epaitegien jarrera. Izan ere, Istanbulgo Protokoloa Europako estatu guztiek onartzen duten arren, ez da loteslea eta beraz, ez daude neurri zehatzak hartzera behartuak.