argia.eus
INPRIMATU
Iratxe Sorzabal eta David Plak ETAren amaiera azaldu dute Parisen
  • Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2019ko otsailaren 05
Epaitegian Euskal Herritik joandako jende ugari elkartu dira. (Argazkia: Euskal Irratiak)

2015ko irailean Baigorrin atxilotu zituzten Bi militanteak “Bake Prozesuaren testuinguruan, EHko hainbat eragilerekin elkarrizketak egiten ari zirela. Operazio berdinean atxilotuak izan ziren ere Ramuntxo Sagarzazu eta Pantxo Flores.

Parisko instrukzio epaile batek erabaki du azken bi hauek ez epaitzea. Atzoko eguna nola joan den kondatu dauku auzia segitzen duen Berriako kazetari Ekhi Erremundegik.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.