Uztailaren hasieran izendatu zuen Unescok Iratiko basoa biosferako erreserba. Aezkoako Lehendakari Carlos Buenok goraipatu egin du pausu hori eta uste du baliagarria izanen dela eremua babesteko eta populazioari eusteko.
Iratiko basoa biosferako erreserba izendatu berri du Unescok. Guztira 11 erreserba berri izendatu ditu: Kolonbian, Eslovenian, Filipinetan, Italian, Mongolian, Korear Errepublikan eta Dominikar errepublikan. Horietako bat da, Iratikoa. Aezkoa eta Zaraitzu bailarak barnebiltzen ditu Iratik. 2.435 biztanle dituzte bertako herriek eta 537 kilometro koadrotan banatua dago. Europako pagadirik handiena duen bigarren basoa da Iratikoa. "Lan mardularen fruitua da izendapena", esan du Carlos Bueno Aezkoako Lehendakariak. "Biosferako erreserba izendatzeak eremua are gehiago zaintzea eta babestea ekarriko du", azaldu du Buenok. Populazioari "eusteko" baliagarria izatea ere espero du. Carlos Buenori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.