argia.eus
INPRIMATU
Irati Mujika ezkutuan dagoen gazte auziperatua Arrasateko Santamasetan
  • Irati Mujika ezkutuan dagoen gazte auziperatuetako bat Arrasateko Santamasetan agertu zen abenduaren 22an.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko abenduaren 27a

Herriko plazako agertokian alboka jotzen aritu zen beste hainbat lagunekin batera. Baserritar jantziak soinean zituela Arrasateko kaleetan ibili zen lagun artean, eta bideoan ikus daitekeenez baita Irati tabernan ere.

Urriaren 14an gazte independentisten aurkako sarekadan atxilotutako 40 gazteetatik lauk Espainiako Auzitegi Nazionalera joateari uko egiten ziotela iragarri zuten. Gorenak lau auziperatuak atxilotzeko agindua eman zuen, baina polizia atzetik izanagatik publikoki agertzen eta berriz ezkutatzen ari dira.