Paul Urkijo zuzendariaren bigarren filma, 112 kopiarekin estreinatu zen eta 129 izatera iritsi da bigarren astean, Euskal Herritik kanpo arrakasta lortuz. Lehen postuan jarraitzen du Hego Euskal Herriko leihatiletan, eta urtea hasi zenetik aretoetan gehien ikusi diren hamar filmeen artean dago.
Irati izan da euskarazko film baten historiako estreinaldirik onena. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren bigarren filma oso harrera ona izaten ari da zinema aretoetan. Otsailaren 24an estreinatu zen 112 kopiarekin, eta bigarren astean 129ra iritsi da, Euskal Herriko eta kanpoko hirietan arrakasta lortuz.
Bigarren astez jarraian, euskal mitologian barneratzen den filmak lehen postuan jarraitzen du Hego Euskal Herriko leihatiletan eta euskal aretoetan gehien ikusi den proposamena izan da, gainerako karteldegiak gaindituz. Filmax Espainiako zinema konpainiak esan duenez, filmak 80.000 ikusle baino gehiago ditu lehen hamar egunetan, eta aretoetan gehien ikusi diren hamar filmen artean jarraitzen du.
Paul Urkijok zuzendu eta Edurne Azkaratek interpretatu du filma. Argiak haiei egindako elkarrizketan, euskal mitologiaren historiari omenaldia egiteko ahalegina dela adierazi zuen zuzendariak.
Jasotako sariak
Irati-k bost izendapen eskuratu zituen 37. Goya sarietan. Hauek dira jasotako izendapenak: Jantziteria Onena, Jatorrizko Abesti Onena, Musika Onena, Efektu Berezi Onenak eta Gidoi Egokitu Onena.
Izendapen horiek segida ematen diete hainbat jaialditan aurretik jasotako saiei. Publikoaren lau sari irabazi ditu parte hartu duen lau jaialdietan. Hauek dira nabarmenenak: Publikoaren Saria Tenerifeko Isla Calavera jaialdian; Publikoaren Saria, Efektu Berezi Onen Saria eta prentsaren "Gato Rabioso" Saria Malagako 32. Fancine jaialdian; Sail Ofizialeko lehiaketako Publikoaren Saria eta Efektu Berezi, Bisual eta Makillaje Onen Saria Sitgeseko zinema jaialdiak.