argia.eus
INPRIMATU
Irati Jimenezek irabazi du Beterriko Liburua

2010ko apirilaren 26a

111 Akademiako kideek Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori (Elkar) eleberriari eman diote Beterriko Liburua aipamena. Jimenezen lanarekin batera, Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege iritsi zen azken bozketa txandaraino.

Bestalde, Irati Goikoetxeak eskuratu du Peru Abarka narrazio lehiaketarako saria, Arraroa ipuinari esker.