argia.eus
INPRIMATU
Irati Jimenezek irabazi du Augustin Zubikarai saria
2006ko maiatzaren 05

Irati Jimenez bizkaitarrak irabazi du Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak antolatzen duten Augustin Zubikarai literatur lehiaketa, Bat, bi, Manchester eleberri laburrarekin. Urrian argitaratuko dute liburua. 2006ko Augustin Zubikarai lehiaketarako lanak aurkezteko epea jada zabalik dago.