Espainiako Estatuko 120.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute Paul Urkijo zuzendariaren filma. Hirugarren astez jarraian, aretoetan gehien ikusi diren hamar filmen artean jarraitzen du, eta Hego Euskal Herrian gehien ikusten ari den filma izaten jarraitzen du.
Iratik, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren bigarren film luzeak, errekor guztiak gainditu ditu zinema aretoetara iritsi zenetik. Orain arte, Espainiako Estatuko 120.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute benetako gertaerak eta fantasia nahasten dituen istorioa.
Estreinaldiko lehen astean, Irati lehen postuan kokatu zen Hego Euskal Herriko leihatilan, eta bigarren postuan Espainiakoan. Filmax zinema konpainiak emandako datuen arabera, hirugarren astez jarraian, aretoetan gehien ikusi diren hamar filmen artean jarraitzen du, eta Hego Euskal Herrian gehien ikusten den filma izaten jarraitzen du.
Aktoreen banaketa
Aktoreak hauek dira: Eneko Sagardoy (Handia), Edurne Azkarate (Gutuberrak), Iñigo Aranbarri (Patria, Nora), Nagore Aranburu (Loreak, Patria), Elena Uriz (Akelarre, Lo nunca visto), Iñaki Beraetxe (Ostertz, Ocho apellidos vascos), Ramon Agirre (Errementari, Handia), Kepa Errasti (Loreak, Lasa eta Zabala), eta Itziar Ituño (Goenkale, La Casa de papel), besteak beste.