XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren final herena jokatuko da Sohütako Herriko gelan.
Senperen jokatu den lehen final herenaren irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 324.5 punturekin, eta azaroaren 11ean Bardozen jokatuko den final aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da Senpereko saioko sailkapena:
Irati Alcantarilla Urdanpilleta 324.5 puntu.
Aitor Servier Etxexuri 321,5 puntu.
Miren Artetxe Sarasola 318,5 puntu.
Patxi Iriart Hiribarren 309.5 puntu.
Kerman Diaz 296,5 puntu.
Gillen Hiribarren 286,5 puntu.
XILABAko Bertsulari Xapelketaren final herenetako bigarren saioa, urriak 24ean jokatuko da Sohütako Herriko gelan. Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo bertsulariak arituko dira bertan.