argia.eus
INPRIMATU
Iran: “Siriari eraso eginez, Israel suarekin jolasten ari da”
  • Irango Kanpo Ministro Ali Akbar Salehik Israel “suarekin jolasten” ari dela ohartarazi du. Lehengo astean Siria airez bitan erasotu eta gero, Teheranek salatu du Israelek Siriako erresistentzia ardatza ahuldu nahi duela. Izan ere, ustez, misilen xedea Bassar Al Assaden Gobernua babesten duen Hezbollah taldearen base militarra zen.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 07a
Irango Kanpo Ministro Ali Akbar Salehi (presstv.ir)

Erasoek estremismoa indartzen dutela adierazi du Salehik, Turkiako Kanpo Ministro Rasit Meredowekin batera egindako agerraldian. Haien ustez, eskualde kanpoan eta barnean dauden estatu batzuen jarrerari erreparatuz, desegonkortasuna bilatzen ari dira.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak azaldu duenez, Israelen bigarren erasoak 42 soldadu siriar hil zituen, eta ehun batek desagertuta jarraitzen dute.

Siriak Israeli erantzungo diola jakinarazi dio France Press agentziari armadako ofizial batek. Hala ere, esan duenez, erasoak ez du zertan berehala izan, Netanyahuren Gobernua erne baitago momentu honetan.

Eskualdean tentsioak gora egin badu ere, kanpoaldean ez da mugimendu handirik. Europar Batasunak “egoera ez berotzeko” eskatu die Israeli eta Siriari, eta NATOk garrantzia kendu die Israelen erasoei. AEBak, bestalde, zuhurtziaz jokatuko dutela azaldu dute.