Jende gehiagok formatu digitalean irakurri arren salmentak behera egin du mundu osoan.
Joan den urtean baino %28 gutxiago saldu dira aparailuok International Data Corporationen (IDC) arabera. IDCk emaniko datuak ez dira iSupplyk eginiko aurreikuspenetan emandako datuak bezain txarrak, salmenten jaitsiera %36koa izango zela aurreikusi baitzuen. 2012an 19,9 miloi aparatu saldu ziren.
El País egunkariak egiten duen balorazioaren arabera irakurgailu elektroniko bat duenak ez du zertan erosi berririk. Beste aparatu digital batzuek (Smartphone edo Tabletak) beraien prestazioak aldatuaz lortzen dute jendeak berria erostea. Amazonek joan den urtean Irakurgailu elektroniko bat kaleratu zuen (Paper White) baina bai marka bai Barnes and Noble liburu enpresa tabletetan gehiago zentratu dira.
Datorren urtera begira berriz, iturri hauek jakinarazi dute e-readerren salmentek behera egingo dutela eta Tablet zein Smartphonek jarraitzaileak irabazten jarraituko dutela naiz eta denbora askoan irakurtzen aritzeko oso egokiak ez izan .
Pew Internetek dioenaren arabera, urtebetean aparailu elektronikotan irakurtzen duten irakurleen kopurua %16tik %23ra igo da eta paperean irakurri dutenak %72tik %67ra jaitsi dira.