argia.eus
INPRIMATU
Irakasleen joerak zientzietatik aldentzen ditu neskak, ikerketa baten arabera
  • Hiru ikasle talde ikertu dituzte Edith Arena eta Victor Lavy unibertsitateko ekonomialariek. Ikasleek Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik Bigarren Hezkuntzara egindako ibilbidea jarraitu dute ikerlariek, 2002az geroztik.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2015eko otsailaren 16a
Azterketa anonimoetan emaitza hobeak izan zituzten neskek.

Lehen Hezkuntzan, bina azterketa egin zituzten ikasleek: bata anonimoa, kanpoko jendeak ebaluatua, eta bestea ikasleak ezagutzen zituzten irakasleek zuzendua. Azterketa anonimoetan, matematiken arloan emaitza hobea lortu zuten neskek, baina izena (eta sexua) ezagun zen azterketetan aldiz, mutilek nota altuagoak izan zituzten. Beste arloetako azterketetan (hizkuntza, ingelesa…) ez zen halakorik gertatu.

Ikerlariek ondorioztatu dute matematika eta zientzietan irakasleek mutilen gaitasunak gainbaloratu eta neskenak gutxietsi zituztela, eta horrek gainera eragina izan zuela gerora batzuek eta besteek aukeratutako ibilbidean. Izan ere, ikasle horiek berak Bigarren Hezkuntzara iritsi zirenean, txikitatik  bultzatu zituzten mutilak hobeto moldatu ziren matematika eta antzerakoetan, eta zientzien bidea hautatu zuten. Bultzadarik jaso ez zuten neska askok, berriz, nahiago izan zuen beste ikasketa batzuk hautatu.

Espektatiben teoria

Haurrek euren heziketan aurrera egiteko gakoa da autoestimua, eta espektatiben teoriak argi dio: irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete egingo dira, eta berdin espektatiba txarrekin.

Ikerketa Israelen burutu dute, baina Europako beste hainbat herrialdetan ere antzeko azterketak egin direla adierazi dute ekonomialariek, eta emaitzak estrapolatu daitezkeela.

Irakasleetatik harago doan arazoa

Irakasleek bakarrik ez, sarri gurasoek ere, mutil eta neskei zuzendutako jolasek edota gizartearen aurreiritziek eragina dute neskek aukeratzen duten ikasketa eta ibilbide profesionalean. Enpresa baten ondoko iragarkiak nahiko ondo irudikatu du dioguna: