argia.eus
INPRIMATU
Irakasleek ez al dute koronabirusaz kutsatzeko arriskurik?
  • Gasteizko ikastetxeak itxi dituzte eta internet bidezko komunikazioa dute ikasle eta irakasleen artean, baina ikasleek etxetik aritu behar duten arren, irakasleek debekatuta dute etxetik lan egitea. “Institutura joan behar dugu lanera, 100dik gora irakasle Euskal Herri osotik etorriak; guk ez al dugu prebentzio neurririk behar?”, salatu du Gasteizko institutu bateko irakasleak Euskadi Irratian.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko martxoaren 11

Irratira bidalitako audioan, irakasleak kontatu du bere institutuko zuzendaritzari planteatu diotela etxetik lan egitea. Erantzuna, Eusko Jaurlaritzak debekatu egin duela irakasleak zentrotik ez aritzea. Erabakiari zentzurik ez dio ikusten irakasleak.

“Saihestu ordutegietan bat egitea”

Irakasleak nabarmendu duenez, egunero Gasteizko eskoletara bidaiatzen dutenak Euskal Herriko txoko ugaritatik iritsitako irakasleak dira. Alegia, kutsatuz gero, herri horietara ere zabaldu liteke birusa. Irakasleek jaso duten aholkua izan da ahal den neurrian ordutegietan saihesteko beste irakasleekin bat egitea. Horrek, baina, ez dirudi oso neurri eraginkorra.