“Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen” lemapean antolatu ditu Askapenak aurtengo brigadak. Hiru eremu geografikotan jarri dute fokoa aurtengoan: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa. Iraitz izan dugu estudioetan honen guztiaren berri emateko.
Izen ematea apirilaren 8ra arte izango da, eta bigadak@askapena.eus webgunera idatzi beharko da.
Albiste hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.