argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 3an egingo dute Altsasuko Ospa! eguna
  • Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.

ARGIA @argia 2022ko abuztuaren 19a

Poliziaren “normalizazioa, presentzia eta errepresioa” handitzen ari dela adierazi du Ospa! mugimenduak, eta testuinguru horretan gorputz polizial ororen aurka borroka antierrepresiboan mantentzen direla azpimarratu dute. Horretarako egitaraua prestatu dute “Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu” lelopean.

Abuztuaren 26an Poliziaren funtzioaz hitzaldia egingo dute Iortian (Altsasu) 19:00etan. Astebete beranduago izango da Ospa! eguna, irailaren 3an. Poliziaren eredua eztabaidagai izango duen mahai-inguruarekin hasiko dute eguna, 12:00etan izango da, Iortian. Ondoren bazkaria izango da, leku berean. 18:30etan manifestazioa egingo dute Altsasuko plazatik abiatuta. Eguna amaitzeko Habemus Papam eta Katarsia taldeek kontzertuak emango dituzte gaztetxean.