argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 27an egingo dira hauteskundeak Katalunian
  • Alderdi subiranistak zerrenda banatan aurkeztuko dira irailaren 27ko bozetara, baina bide-orri berarekin. Hauteskunde kanpaina irailaren 11n abiatuko da, Diada egunean.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 15a
Josep Maria Vila d'Abadal (AMI), Muriel Casals (Omnium Cultural), Artur Mas presidentea, Carme Forcadell (ANC) eta Oriol Junqueras (ERC). (Argazkia: Carlos Montañés)

Artur Mas Generalitateko presidenteak eman ditu ERC alderdiarekin eta ANC Biltzar Nazional Katalanarekin, Omnium Culturalekin eta AMI Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartearekin lortutako akordioaren inguruko argibideak. Akordioak CDC eta ERCren babesa izateaz gain, UDCrena ere baduela eman du aditzera.

Mas presidentearen agerraldia:

Oriol Junqueras: "Prozesua azkartu eta gauzatu ahal izateko konfiantzazko klima berreskuratu dugu"