Elikadura burujabetza sustatzeko Azpeitian zabaldutako Elikagunearekin elkarlanean egingo da aurkezpena. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa da Elikagunea.
Jakoba Errekondoren jakintza eta Antton Olariagaren ilustrazioak elkartzen dituen 2019ko Landareak Lantzen agenda-liburua dagoeneko salgai dago ARGIAren Azokan. Lan-tresnak, baratzerako lanabesak dira 2019ko agenda honen gai ardatza, eta aurkezpenean gai horrek izango du bere islada. Bi egile hauek aurrez aurre entzun eta liburua sinatuta eskuratu nahi duenak aukera paregabea du aurkezpenean: 11:00etan Azoka Plazan izango da, eta ez da jai-girorik faltako.
2019ko agenda-liburuaz xehetasun gehiago, artikulu honetan: Landareen notak idazteko pentagrama.
Bizi Baratzea proiektuaren beste argitalpenak
- Bizi Baratzea. Baratzeari buruzko jakintza orokor eta osatua biltzen duen liburu eder honek eman zion hasiera proiektuari.
- Altza Porru. Euskal Herriko zortzi marrazkilari hauek elkartu zituen Jakoba Errekondoren azalpenen hariak: Antton Olariaga, Asisko, "mattin" martiarena, Ainara Azpiazu "Axpi", Joseba Larratxe, Unai Iturriaga, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa.
- Landareak Lantzen 2018. Urte honetan dago erabilgarri lehen agenda-liburua, aurkeztu berri den 2019ko agendak bezala, egile dituena Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga.
Liburuez gain, Bizi Baratzea webgunean aurki dezakezu landareei buruzko informazioa, etengabe berritzen dena. Bertako buletinean izena emanez gero, astelehen goizetan posta elektronikoz jasoko duzu aste horretako edukien bilduma, doan.