argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 20an emakumez osatutako mobilizazioa Gasteizen: “Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu”
  • Bizkaiko zahar egoitzetako langileek urriaren 31 arte luzatu dute greba deialdia. Jada 300 egun baino gehiago egin dituzte greban, lantokiak gainditzen ari den borrokan. Irailaren 20an emakumez osatutako mobilizazioa deitu dute Gasteizen.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 15a

Mobilizazioan emakumeek soilik parte hartuko dute “emakumeon arteko elkartasuna eta harremana indartzeko asmoz, eta gatazka honen izaera feminista indartzeko”.

ELAren arabera “Hoteletako ‘Kelly’ak, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten langileak, garbitzaileak, eskoletako jangeletan lan egiten dutenak, supermerkatuetan beharrean daudenak… Horiek guztiak ere badira gatazka honen atzean inposatutako prekarietate feminizatuaren isla. Ukaezina da emakumeon lan-baldintzak hobetu behar direla, ezin zaio borroka horri bizkarra eman”.

Langileek hitz egiten duten bideo ikusgarri bat egin du ELAk, euren lan baldintzak eta pairatzen duten diskriminazioa salatzen.