argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 18an berriz abiatuko dute Xilaba bertso txapelketa
  • Udazkena bertso saioz josia ukanen dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsozaleek. Xilabaren finala Donibane Lohizunen iraganen da azaroaren 13an.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 09a

Iragan udazkenean abiaturiko txapelketa ahantzi eta berriz hastera doa Xilaba Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertso txapelketa. Irailaren 18an abiatuko dute eta saioz saio aitzina eginen dute, finala azaroaren 13an ospatu arte Donibane Lohizuneko Jai Alai aretoan. Guztira 24 bertsolari lehiatuko dira –iaz baino lau gutxiago–, "multzo ederra" Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko presidentearen hitzetan.

Hona hemen kanporaketen nondik-norakoa:

- Makean, irailaren 18an: Karlos Aizpurua Etxarte, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Mizel Mateo eta Maddi Ane Txoperena Iribarren.

Muskildin, irailaren 25ean: Xumai Murua Berra, Bittor Thicoipe, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, Maddalen Arzallus Antia eta Miren Artetxe.

Hiriburun, urriaren 2an: Patxi Iriart, Aitor Servier, Iker Altuna, Josu Txoperena Hiribarren, Pettan Prebende eta Kerman Diaz.

Gabadin, urriaren 9an: Johaine Sarraillet, Amets Arzallus Antia, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Odei Barroso Gomila eta Egoitz Zelaia.

Lehen kanporaketa fasean sailkatuko diren hemezortzi bertsolari arituko dira lehian Maulen (urriaren 16an), Bardozen (urriaren 23an) eta Izpuran urrian 30ean.

Hiru sailkatuko dira Euskal Herriko txapelketarako –aitzineko Euskal Herri mailako finalera heldu ziren Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariez gain–.