Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Ostegunean aurkeztu dugu 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak hartu dute hitza: lehenengoa erakunde antolatzailearen ordezkari, eta bigarrena erakunde babeslearena.
Sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 48 bertsolari ariko dira kantuan. Urretxun hasi eta Donostiako finalera bitarte 16 saio jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 16 gai-jartzaile eta 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.
Guztira 16 saiok osatuko dute txapelketa, hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Lehen saioa Urretxun izango da, Labeaga aretoan.
Bost urteko hutsunearen ostetik heldu da txapelketa, urteurren berezian. Izan ere, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean bezala, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ere Gipuzkoako lehen-bertso eskolaren 50. urteurrena izango dugu gogoan. Udaberriko faserako sortu zuen irudiari hirugarren dimentsio bat eman dio Unai Gaztelumendik.
Saio guztietako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dute sarreretan.
Gure webgune honetan eta sare sozialetan txapelketari lotutako informazio osoa partekatuko dugu.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.
Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.
Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]