argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 10ean itxiko da Euskal Zine Bileran lanak aurkezteko epea
  • Lekeitioko Euskal Zine Bileran ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea irekita dago irailaren 10era arte. Euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarraren 36. edizioa da aurtengoa. Bi atal izango ditu: profesionalak eta amateurrak.

ARGIA @argia 2013ko abuztuaren 28a
35. edizioko sari-banaketa (Argazkia: zinebilera.com) 35. edizioko sari-banaketa (Argazkia: zinebilera.com)

“Gainerako zinemaldietara egokitu nahian”, sariak emateko modua aldatu dute aurtengo deialdian: Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia, Argazkia eta Film Onena sarituko dituzte. Profesionalen artean, sari bakoitza irabazten duenak 1620 euro eta zilarrezko antzarra irabaziko ditu; amateurrei dagokienez, 1100 euro eta antzarra. Horrez gain, hasiberrientzako sari berezia ere izango da: 1991ko urtarrilaren 1a baino beranduago jaiotako parte hartzaileen artean lan onena aurkezten duenari 600 euroko saria emango zaio.

Bi helburu nagusi ditu Euskal Zine Bilerak: “Lan amateurrak saritu eta bidea egiten laguntzea; eta euskarazko zimenagintza profesionalaren bilgune izatea”. Lanak Lekeitioko Kultur Etxera bidali behar dira. Informazio gehiago dago ikusgai Zine Bileraren webgunean. Iker Ayestaran ilustratzaileak egingo du edizio honetako kartela.