argia.eus
INPRIMATU
Bikotekide ohiak hildako emakumea gogoan, elkarretaratzea egin dute Donibane Garazin
  • Joan den apirilaren 28an bere bikotekide ohiak kotxearekin harrapatuta hildako emakumearen oroimenez elkarretaratzea egin zuten atzo Donibane Garazin, Herriko Etxearen aurrean.

Amaia Lekunberri Ansola 2018ko maiatzaren 04a

Hilketa eman zen larunbatean bertan elkarretaratzea egin zen Donibane Garazin, eta atzo berriz egin zuten salaketa publikoa “Bortizkeria sexistei ez!” lelopean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, Hego Euskal Herrian maiatzaren 1eko mobilizazioak aprobetxatu zituen mugimendu feministak aipatu hilketa matxista salatzeko.

Bestalde, asteartean Bidarten bere bikotekideak hildako emakumearen kasuko hipotesiak zabalik diraute. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak jakinarazitakoaren arabera bi hipotesi zeuzkaten esku artean: liskar baten ondorioz emandako eraso matxista izatea bata, eta bikoteak beren buruaz beste egiteko asmoa eduki izana bestea. Bi hipotesien gaineko ebazpen publikorik ez da oraindik egin. Euskal Herriko hainbat txokotan, baina, egin dituzte elkarretaratzeak hilketa salatzeko. Gaur arratsaldean ere zenbait elkarretaratze daude deituta Bidarteko emakumearen hilketa salatzeko: Bilboko Moyua Plazan arratsaldeko 20:00etan, Portugaleteko metro geltokian 20:00etan eta Markina-Xemeingo udaletxe aurrean 20:00etan.