argia.eus
INPRIMATU
Ipar Koreako buruzagiak Hego Korearekin adiskidetzea nahi du 2013an
Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 02a
Kim Jong-un Ipar Koreako presidentea.

Bi herrialdeen arteko bakea beharrezko ikusten du Ipar Koreako presidenteak eta horretarako bere herriko zein Hego Koreako politikariei, “borroka utzi eta herrialdeak elkartzeko lanean" hastera deitu ditu. "Borrokak gerrara beste inora ez gaitu eramango” gaineratu du Kim Jong-unek. Bi Koreak bat eginda alderdi ekonomikoa hobetuko lukete eta "potentzia ekonomiko" bat sortu, Kim Jong-unen ustez.

Gaur goizaldean berriz, Kim Sung Hwan Hego Koreako atzerri-ministroak Ipar Koreako buruzagiei erantzun die, “erabaki egoki eta zuzenak” hartzeko eskatuz. Gainera Yonhap Hego Koreako albiste agentziak jakinarazi duenez ministroak bat egiten du herrialdeko presidente den Park Geun Hye-rekin, Piongiangekin adostasun diplomatiko batzuetara iristeko helburuan.

Park Geun Hye orain gutxi hautatu dute Hego Koreako presidente. Hautatu zuten momentutik esan izan du prest dagoela Ipar Korearekin duen erlazioa hobetzeko eta elkarrizketara deitu ditu konfiantza irabazten joateko. Hori bai, arma nuklearretan dituzten anbizioak albo batera uzteko eskatu dien.