argia.eus
INPRIMATU
Ipar Irlandan gaelikoarentzat lege babesa eskatu dute ehunka herritarrek
  • Gaeliko hiztunen eskubideak babesteko araudia eskatzen dute. Manifestazioa otsailaren 1ean egin zen.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 02a
Argazkia: http://www.anphoblacht.com

Sinn Féin alderdi politikoko hainbat kidek hartu zuen parte protestan eta Pat Sheehan kideak ondoko adierazpenak egin zituen protesta bukatutakoan: “Gaelikoaren aldeko araudiak garrantzi praktikoa eta sinbolikoa izango luke, irlandarren nazio nortasuna aintzat hartzeko eta errespetatzeko. Irlandan, Eskozian eta Galesen gertatzen den bezala, Ipar Irlandan ere hizkuntza eskubideak izan behar ditugu eta haiek babesteko moduak. Uharte horietako herritarrek dituzten hizkuntza eskubide berak edukitzeko eskubidea dute Ipar Irlandako hiztunek. Eskubideek ez dute inor mehatxatzen; ez dute inor umiliatzen”.

Argazkia: http://www.anphoblacht.com