argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko trantsizio energetikoari buruzko txostena aurkeztu du Bizi!-k Baionan
  • Irailaren 24an aurkeztu du Bizi! elkarteak Hitza Hitz batzordeak osatu duen txostena. Ipar Euskal Herriko 30 udalek trantsizio energetikoaren alorrean egin dituzten ekintzen jarraipena jaso du lanak.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko irailaren 23a

2014ko martxoko hauteskundeez geroztik Ipar Euskal Herriko 30 udalek (herritarren %75 ordezkatzen dute) sinatu dute Bizi!-ren trantsizio energetikoari buruzko ituna eta klima zein energiarekin loturiko hainbat ekintza gauzatzeko konpromisoa hartu zuten.

Hamabi arlotan sailkatu dira ekintzak (hirigintza, mugikortasuna, hondakinak…) eta larunbatean aurkeztu den txostena 2016an jasotako datuekin osatu da.

Hainbat galderari erantzun diete txostena osatzeko: Zertan da trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian? Errespetatu al dituzte udalek konpromisoak? Zein dira udalik eredugarrienak? Eta hitzetatik ekintzetara igarotzen azkenak?