argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute maskara erabili beharko kanpoaldean
  • COVID-19aren aurkako protokoloak arindu dituzte, eta maila bereko haurrek elkartzeko aukera izango dute. Aurrerantzean ez da derrigorrezkoa izango musukoa erabiltzea txertoaren ziurtagiria behar den toki itxietan.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 28a
Barrualde gehienetan ez da maskara beharko. / Argazkia: Dani Blanco.

Ipar Euskal Herrian otsailaren 28an COVID-19aren neurri batzuk arindu dituzte, hala nola maskararen erabilerari lotutakoak. Frantziako Gobernuak urtarrilean iragarri zuen pandemiaren egoerak hobera egin ahala protokoloak arintzen joango zirela. Bada, aurrerantzean maskara ez da derrigorrezkoa izango txertoaren ziurtagiria eskatzen duten toki itxietan; besteak beste, ostatuetan, jatetxeetan, kirol instalazioetan, zinemetan, museoetan eta antzokietan. Aitzitik, maskara beharko da garraio publikoetan, supermerkatuetan, osasun zentroetan eta enpresetan.

Ikastetxeetako protokoloak ere arindu dituzte, hirugarren mailatik bigarrenera: ikasleek maskara ez dute erabili beharko aire libreko espazioetan, ezta barrualdean kirola egiteko ere. Halaber, aukera izango dute maila berekoen artean elkartzeko; orain arte gelak ezin ziren nahastu. Ordea, klase barruan maskararekin segi beharko dute.