LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa salatzeko.
Natalia Turine kazetari eta editore errusiarrak ondokoa adierazi zuen apirilaren 17ko LCI kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan: "Kazetaritza, leku ainitzetan gainera, ijitoen kazetaritza bilakatu da". Aurkezle lanetan zebilen Eric Brunetek baieztapenari buruzko zehaztapenak galdetu eta "erran nahi dudana informazio porroskak ebasten dituztela da" izan zuen erantzun gisa. Trufaz eta diskriminazioz iharduki zion horri aurkezleak: "Kasu, 'ijitokeria' oldartuko zaizu! Ez da hori erraten".
Beste behin ijito izateagatik arrazakeria pairatu beharra. Horregatik, arrazakeria hori esku artean, Parisko prokuradoaren aitzinera jo dute, salaketa jarriz. Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturala elkarteko bi kidek hasi dute borroka juridiko hori. "Banalizazioa dugu gaur egungo arazoa. Konplexurik gabeko arrazakerian gara. Ez da eskubiderik, telebistan, ikusle anitz dituen ordu batean, lasaiki sinonimo gisa jartzea ijitoak eta lapurrak", adierazi dute elkarteko kideek Urdin Euskal Herri Irratia-n.
Frantziako audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo dute gertatutakoa salatzeko.