argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko adin nagusiko guztiek txertoa hartzeko aukera izango dute udan
  • Ekainaren 15etik aurrera 18 urtetik gorako Ipar Euskal Herriko biztanle guztiek hartu ahalko dute koronabirusaren aurkako txertoa. Asteburu honetatik aurrera, gainera, deskonfinamendua hasiko da Ipar Euskal Herrian, apurka.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 30a

Emmanuel Macron presidenteak jakinarazi duenez, maiatzaren 15etik aurrera 50 urtetik gorakoek eta ekainaren 15etik aurrera adin nagusiko guztiek eskatu ahalko dute koronabirusaren aurkako txertoa Frantziako Estatuan.

Bihartik aurrera, aldiz, besteak beste minbizia, diabetesa, edo bihotz edo giltzurrun-gutxiagotasuna duten 18-55 urte bitartekoek hartu ahal izango dute txertoa.

Halaber, deskonfinamendurako zenbait pauso iragarri ditu asteon Macronek. Astelehenetik aurrera 10 kilometrotara mugatutako itxiera altxatuko dute, eta progresiboki eta faseka emango dituzte hurrengo pausoak. Hala ere, ekainaren 2tik aurrera ez da etxeratze-agindurik egongo Ipar Euskal Herrian.