argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herrian Macronen politikaren aurka protestan ari dira
  • Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.

2018ko apirilaren 19a
Manifestazioa Baionan (Arg: @krizgrafista)

Frantziako Estatuko toki desberdinetan 113 manifestazio egin dira ostegunean, Macronen politiken aurka. Zortzigarrenez egin dute protesta eta trenbide sarearen heren bat geratzea lortu dute. Erreformek eredu sozialaren haustura ekar dezaketela salatu dute manifestariek.

Bestalde, unibertsitatera sartzeko lege berriaren aurka protesta egin dute hainbat ikaslek. Hamabost unibertsitate itxi dituzte.