Astelehenetik (urriak 4) aurrera aplikatuko da neurria, Pirinio Atlantikoen departamentuan intzidentzia metatua 48,6ra jaitsi ondoren. Tasa 50en langatik behera mantentzen bada astebetez, umeek ez dute musukorik beharko Lehen Hezkuntzan.
Eskolak COVID-19 protokoloaren lehen mailan sartzeaz gain, beste hainbat neurri ere malgutuko direla esan du Macronek. Hala, osasun pasea derrigorrezkoa den leku itxietan ere ez da musukoa erabili beharko.
Duela astebete iragarri zuen neurria Frantziako Gobernuak, intzidentzia tasa 50etik jaisten den departamentuetan aplikatuko ziren neurri berriak zehaztuz. Orduan, Pirinio Atlantikoetan 62an zeuden, baina ia hiru hilabete eta gero, lehen aldiz utzi dute atzean 50en muga.