argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herrian etorkinak laguntzen dabiltzan hainbat atxilotu izana salatu du Etorkinekin sareak
  • Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 23a

Azaro bukaeran herritar bat atxiloturik, lau etorkin laguntzeagatik, eta abendu hastapenean beste bat, hiru migratzaile sostengatzeagatik. Biak Frantziako Poliziak atxiloturik. Jazarpen berri hauek salatu ditu Etorkinekin elkartasun sareak agiri bidez: "Ez dugu legea urratzen, gure herrira heldu diren migranteak lagunduz. Alta sendi dugu presioa eta trabak igotzen jendetasuna eta elkartasuna erakusten duten pertsonen kontra. (...) Ez gara lotsatuko, gure jendetasuna ez dugu bazterrean utziko".

Egonaldiaren erregulartasunari behatu gabe norbaiti laguntza ekartzea eskubide bat dela oroitarazi du kolektiboak, agiri bidez.