Abenduaren 19an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela 11 urteko gertakari batzuk leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak.
10 urte ehunka kilometrora, bihotzetik gertu herri ekimenak antolatuta, elkartasuna adieraziko diote otsailetik aske den Ioseba Iturbide lesakarrari prentsara bidalitako ohar batean jakinarazi dutenez. Datorren asteazkenean hasiko da epaiketa Madrilen, Castellón 2007an lehertutako karabana baten errua egotziz. Ekimeneko kideek azpimarratzen dute froga bakarra Mattin Sarasolak torturapean eginiko adierazpenak direla.
Dena dela, 2012tik aurtengo otsailera arte Parisen preso egon dira Izaskun Lesaka eta Ioseba Iturbe, Frantziako enpresa batean lehergailuak egiteko materiala lapurtzea egotzita. Lapurreta aurrez aipatutako karabanaren leherketa baino bi hilabete beranduago izan zen. Hango zigorra behin beteta, Euskal Herrira ekarri zituzten. Espainiako Auzitegi Nazionalak aldiz, Castellókoaren harira epaiketa hasiko du.