argia.eus
INPRIMATU
Ion Arretxeri omenaldi sentikorra egin diote Errenterian
  • Bideo honetan ikus daiteke bere bizilagunek Ion Arretxe idazte eta zinemagileari Errenterian egindako omenaldia. Ion Arretxe martxoaren 17an hil zen birikietako minbiziaren ondorioz.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2017ko ekainaren 26a
Ion Arretxe. (Arg.:FiatLux.com).

Ion Arretxe Mikel Zabalzarekin batera atxilotu zuten 1985an. Zabalza hilik agertu zen 20 egun beranduago Goardia Zibilaren eskutik pasa ondoren. Arretxek "Intxaurrondo, La Sombra del Nogal" liburuan torturatua izan zela kontatu zuen, eta horrekin Zabalzaren hilketaren egia osoa aldarrikatu nahi zuen. Duela hilabete batzuk, halaber, sare sozialetan oihartzun handia izan zuen El Padre de Cain telesailaren aurkako protesta egin zuelako.  Rafael Vera Espainiako Segurtasun idazkariak egindako liburuan oinarritzen da telesaila eta Intxaurrondoko koardelako Guardia Zibilaren bizitza kontatzen du.