argia.eus
INPRIMATU
‘Invisibles-Ikusgaitzak’ kanpainak 60 harrera familia bilatzen ditu Gipuzkoan
  • "Ikusgabeak" diren haurrak "ikustarazteko" asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Invisibles-Ikusgaitzak' kanpaina jarri du martxan. Kanpaineren helburua, babesgabetasun egoeran dauden haurrei 60 harrera familia aurkitzea da. 

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 03a
"Invisibles ikusgaitzak" kanpaina

Harrera-familiek, adingabeek, gurasoek, anai-arrebek eta "izeba" proiektua osatzen duten familiek eratzen dute 'Invisibles-Ikusgaitzak' kanpaina. Proiektu horretan, familiek osaba-izeben papera hartzen dute, adingabeko bakoitzak egoitza-harreran bizi dituen prozesuei laguntzeko. kanpainari esker 60 harrera familia aurkitzea dute helburu, hainbat arrazoi direla medio, euren familian hazi ezin diren haurrendako. 

"Ikusgabeak-invisibles" izena eman diote askotan gizartearen begietan gazte hauek ikustezinak izan daitezkelako. Ekimenaren helburua gazteak "ikustaraztea" da, gizartearen parte direla aitortu eta harrera familiak aurkitzeko. Gipuzkoan, esaterako, 414 adingabe eta gazte dira, harrera familietan bizi direnak –338 adingabeak dira, eta beste 76ak adinez nagusi izan ondoren ere haiekin bizitzen jarraitzen dutenak–.

352 adingabe harrera familia baten zain daude Nafarroan

Magale (Harrera familien Nafar Elkartea) jakitera eman duenez Nafarroan ere 352 adingabe daude harrera familia baten zain. Hainbat harrera modalitate ezbedin daude. 

Errealitate hori ikusarazteko asmoz, Magalek ASEAF Familia Harrerako Estatuko Elkartearekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditu azaroan zehar. Besteak beste, Pijama Eguna, parte hartzen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak, pijaman joango dira eskolara. 

Magalek Nafarroako Gobernuari eskatu dio harrera familietan zentratzeko bere baliabide eta politikak. Izan ere, tutoretzapeko adingabeen kopurua egonkor mantendu bada ere azken hamar urteetan, harreran bizi den ehunekoak behera egin du 2016tik. Gaur egun, tutoretzapeko 10 adingabetik 4 bakarrik bizi dira familian.