Inurri Atomikoak laukoiztu egin nahi du

  • Iruñeko La Hormiga Atómica (Inurri Atomikoa) kafetegi liburudendak 2007an ireki zituen ateak Kuria kaleko 4.ean. Hastapenean, liburuen bidez hiriko politikan eragiteko asmoz jaiotako proiektua harago joan da, ordea; eta egun, askoz funtzio gehiago betetzen ditu Iruñeko bihotzean kokatutako lokalak.


2013ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iruñeko erdigunean kokatutako La Hormiga Atómica kafetegi-liburudenda soziala lokal handiago batera lekualdatuko da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kafetegiaz gain, erabilera anitzerako aretoa dute eta apurka zentro sozialaren itxura hartu du, orotariko hitzaldi, tailer, errezitaldi, esposizio, jardunaldi, aurkezpen, kontzertu eta ekimenak egin baitira bertan.

Baina txiki geratu da, eta Kale Nagusiko espazio handiago batera lekualdatzeko asmoa agertu dute. Horretarako, finantzazio kolektiboa edo crowdfunding kanpaina abiatu dute “urratsez - urrats irudimen politikoa uztartzeko gune berri baterantz” goiburu hartuta.  Jendearen ekarpen ekonomikoaz gain, lokala atontzeko eskulana eta itzulpengintza edo web diseinuan jakintza duen jendearen laguntza eskatu dituzte.

Lokal berri horrek subjektu anitzen topaleku eta eztabaidak aberasteko, zein tresna dialektikoak zorrozteko leku izan nahi du. Izan ere, Iruñean zentsura publikoa dela medio, halako espazioen falta nabaria dago eta hutsune hori bete asmoz eraldatu nahi dute oraingo inurritegia.

La Hormiga Atómicako kideek jendarte eraldaketarako tresna bihurtu nahi dute espazio berria. Haiek dioten gisan “birika sozial bat Iruñeko Alde Zaharraren erdian, esperimentazio askerako laborategi bat”.

Orain jatetxea ere bai

Egungo lokalak 170 metro koadro ditu eta berriak ia 800 izanen ditu. Aurrekoak bezala, kafetegia, liburu-denda eta jarduera ugari egiteko aretoa bilduko ditu; eta nobedade gisa, jatetxea gehituko zaio. La Hormiga Atómicako kide Hedoi Etxartek Euskalerria Irratian azaldu duenez, “lasai egoteko tokia izanen da, gertuko produktuak, jaki ekologikoak, bidezko merkataritzako gauzak prezio herrikoietan jateko aukera eskainiko dituena”.

Bestalde, erabilera anitzeko gelak 140 metro karratu izanen ditu eta bertan, orain arteko lokalean egiten ziren jarduerez gain, proiekzioak, antzerkia edota performanceak egiteko aukera egonen da. Gaur egun ez ditu horretarako beharrezkoak diren gutxienezko baldintzak betetzen, eta horregatik jarri dute martxan laguntza kanpaina.

Hirian bere txokoa egin duen gai sozial eta politikoetan espezializatutako liburutegia mantendu eta edukiak hirukoizteko asmoa agertu dute kideek.

Berriztatze eta egokitze fasean dagoen lokala urte amaierarako irekitzea aurreikusi dute.

Crowdfunding kanpainako orrialdean eta Ateak Irekikoek eginiko bideo honetan azaltzen dira egitasmoaren xehetasun guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Crowdfunding
Fedibertsoaren laguntzarekin Texas Observer hedabideak irekita jarraituko du

Texas Observer AEBetako irabazi asmorik gabeko hedabide aurrerakoi bat da, 1954an sortua. 2022ko udazkenean, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, Mastodoneko zerbitzari propio bat (texasobserver.social) sortu zutelako egin ziren ezagunak sare sozial libre eta deszentralizatuen... [+]


2022-10-06 | Axier Lopez
‘Amapatxa’ liburu-egitasmoa, Amazoniako Shipibo-Konibo komunitatea laguntzeko asmoz

Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan... [+]


Zaporeak elkarteak diru bilketa jarri du martxan Lesbosen dauden errefuxiatuei janaria banatu ahal izateko

Crowdfounding bidezko diru bilketak 40.000 euroko langa gainditzeko asmoa dute elkartekoek. Dirua furgoneta bat erosteko da, horrek Lesbos irlan (Grezia) dauden errefuxiatuei janaria banatzea ahalbidetuko dielako.


2019-02-05 | ARGIA
Arteako Etxebarrie baserria biziberritzeko crowdfundingean 7.000 euro batu dituzte

Artean (Bizkaia) dagoen Etxebarrie baserri agroekologikoko kideek SOS deia zabaldu zuten abendu amaieran, iraileko sute batek etxaldearen bizibidearen oinarrietako bat den ogitarako instalazioa kiskali ziela eta. Orain jakinarazi dute 7.000 euro bildu dituztela crowdfundingean... [+]


Zirika! herri guneak “salto egiteko” crowdfunding-a abiatu du

Bilboko Zirika! gune autogestionatuak jendartearen babes ekonomikoa eskatu du, proiektua sendotu ahal izateko. Gunean hobekuntzak egin nahi dituzte, “praktikoagoa, irekiagoa eta hobea” izateko.


2016-01-04 | Ahotsa.info
Otegi eta gainontzeko presoen askatasunaren aldeko kanta egiteko dirua biltzen ari dira

Musikari ezagunak parte hartzen ari dira kanpaina berri honetan. Karena.eu atarian antolatu dute crowdfunding kanpaina, eta 9 egun falta direnean, oraindik ez da beharrezkoa den diru kopurua bildu.


2015-11-04 | Axier Lopez
Donbass: Gerra europaren bihotzean
Herritarren bizipenak argitara ateratzeko crowdfundinga

Donbass: Gerra Europaren bihotzean dokumentala kaleratzeko diru bilketa martxan jarri du ARGIAk Karena.eu plataforman. Ibai Trebiño eta Mikel Arregi kazetariek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso dituzten lehen eskuko testigantzetan oinarrituta dago lana.


Ekonomia sozial eta eraldatzailearen mapa osatzeko crowdfundinga martxan

Eredu ekonomiko alternatiboa sustatzen duten Euskal Herriko enpresa, entitate eta ekimenak bilduko ditu Batura proiektuak mapa horretan. Abian jartzeko gutxienez 7.000 euro behar dituzte. Helburu horretara heltzeko crowdfunding kanpaina hasi dute.


Gazteentzako alternatiba sozioekonomikoak jasoko dituen dokumentala abian

Gure kabuz ala hil dokumentalaren bidez “kapitalismoaren logikatik kanpo” eta “autogestioan oinarritutako” proiektuak ezagutarazi nahi dituzte. Ikus-entzunezkoa finantzatzeko crowfounding kanpaina abiarazi dute sei gaztek.


Ahotsa.info indartzeko asmoz, 500 akziodun lortzeko kanpaina martxan

"En tierra hostil" saioaren parodiek lortu duen eraginaz baliatuta, 500 akziodun lortzeko kanpaina abian jarri du agerkari digital nafarrak. Helburua Ahotsaren bideragarritasuna bermatzea eta tresna indartsuago bat eraikitzea da.


Donostiako Kortxoenea gaztetxeari buruzko dokumentala egiteko crowdfundinga abian

Kortxoenea, irautea sortzea delako dokumentala egiteko diru bilketa abiatu dute Karena Crowdfunding gunean. Eraikinaren historia kontatzearekin batera, egun hiriko gune autogestionatu horren proiektua azaldu nahi dute egileek.


2015-03-03 | Igor Agirre
‘Jauzia’: euskal gatazka armatuan laguntza eskaini duten frantziarrei buruzko dokumentala

Ibai Agirrebarrena baionarraren egitasmoa da erreportajea. Euskal Herriko gatazkaren parte izan diren hainbat pertsona elkarrizketatuko ditu Jauzia izeneko lanean. Dagoeneko martxan dago ekimena finantzatzen laguntzeko crowdfundinga, Arnasa Luzea plataforman.


2015-02-10 | ARGIA
Bestelako mundua lortzeko bidea egingo du Bizi!-k 5.000 kilometroko bizikleta martxan

Bizi! kolektiboak jakinarazi du jendeen borondatezko diru-laguntzekin 61.000 euro biltzea lortu duela eta dagoenekoz bere militanteak lanean ari direla datorren ekainetik irailera Europan barrena 5.000 kilometro burutuko dituen Alternatiba Itzulia prestatzen.


‘Kaxa hutsak’, iheslarien bizipenak jasotzen dituen dokumentalaren crowdfunding kanpaina abian da

Euskal iheslarien bizipenak ezagutarazteko Kaxa hutsak ikus entzunezko egitasmoa jarri du martxan Bostok Photo argazki kooperatibak.


Crowdfounding-a mugatu nahi du Espainiako Gobernuak

Finantzaketa kolektiboari oztopoak jarri nahi dizkio Espainiako Gobernuak ostiraleko Ministroen Batzordean. Hainbat erakunde sozial eta politiko aurka agertu dira, crowdfounding-a baita askoren diru-sarreretarako bidea.


Eguneraketa berriak daude