[Ander Izagirre donostiarrak Mikel Essery bidaia kontakizun lehiaketa irabazi du Groenlandia cruje (PDF) lanarekin]
"Orain dela 100 urte munduan bakarrik zeudela pentsatzen zuten inuitek, eta orain etxe prefabrikatuetan bizi dira, Internet daukate, berogailua eta turismoa ezagutu dute. Inuitek hiru belaunaldi eskasetan aurre-historiatik globalizazioaren arora egin dute jauzi, eta hori guztia ez da dohainik atera. Egun, indarkeria, alkohol mendekotasuna eta bere buruaz beste egiten duten gazteen kopurua izugarri handitu da. (...) Baliteke independentzia ematea hamar urte barru eta horrek lagundu dezake. Baina, antza, Groenlandiako lurraren azpian petrolio erreserbarik handiena dago, Saudi Arabiaren atzetik. Hori izan daiteke beren salbazioa". (349. zenbakia)