Bizirik dirauten gudariak, milizianoak eta errepresaliatuen senitartekoak omentzeko izango da Intxortako Erresistenteen Eguna. Asteazkenean aurkeztu zuten eta otsailaren 19an izango da Elgetan. Hirugarren aldiz egingo da Intxortako frentearen errekreazioa.
Talde memorialistek, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataforma osatzen duten alderdi eta sindikatuek eta Elgetako Udalak antolatu dute eguna. Intxortako frentetik bizirik jarraitzen dutenei Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak eginiko lan bat emango diete.
11:30ean ekingo diete eguneko ekitaldiei Intxortako Atea monumentuan errekreazioa eginez. Ondoren, manifestazioa egingo dute Elgetara eta 13:00etan izango da omenaldia Elgetako herriko plazan.