argia.eus
INPRIMATU
Intsumisioaren 25.urteurrena ospatzeko, larunbatean Bilbora
  • 1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak atzo 25 urte bete zituela gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan Bilbon. Bihar emango diote amaiera, Zabalburu plazatik Alde zaharrera joango den kalejira zaratatsuarekin. Gero bazkari herrikoia egongo da.

Ane Lusarreta 2014ko otsailaren 21
1989an abiatuta, Euskal Herrian Ordezko Gizarte Prestazio deiturikoari, espainiar ejertzitoari eta orokorrean militarismoari aurre egin zien gazte-mugimendu sendoa sortu zen, desobedientzia zibilean oinarritutako borroka egin zuena. (Argazkia: Kaosen

“Lana eginda eta amaituta dagoela ospatzeko ez, lanean jarraitzeko mila arrazoi daudela gogorarazteko" mobilizatu direla adierazi dute Kakitzat koordinakunde antimilitaristako kideek.

Hitzaldi, musika eta erakusketak otsailaren 19an hasi ziren eta bihar arte egongo dira hurbiltzen direnentzako ikusgai.

Intsumisio migumenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero entzun Edurne Elizondo kazetariari Info7n egindako elkarrizketa. 2011. urtean“Ez dugu nahi.Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian” liburua argitaratu zuen.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen.