argia.eus
INPRIMATU
‘Intsumisio Parkea’ izena izango du Iruñeko espetxe zaharreko orubeak
  • EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerrak babestu dute izendapen hori, PSN abstenitu egin da eta UPNk aurkako botoa eman du. Larunbatean eginen dute izen-emate ekitaldia eta oroitarria ere jarriko dute. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urriaren 05

'Intsumisio Parkea' izanen da larunbatetik aurrera Iruñeko espetxe zaharra zegoen orubea. Eta gainera, oroitarria jarriko dute desobedientzia zibilaren bidez sodaduzka egiteari uko egin eta preso hartu zituzten haiek gogoan izateko. Iruñeko Udalak osoko bilkuran babestu egin zuen ekimen hori: EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Ezkerrak babestu zuten, PSN abstenitu egin zen eta UPNk kontrako botoa eman zuen. 

Osoko bilkuran zenbait insumisok hartu zuten parte gonbidatuen eserlekuetatik. Argiñe Salanuevak hitz hartzeko aukera ere izan zuen. Salanueva Unai Salanueva insumiso izandakoaren arreba da eta eskerrak eman zituen ekimena babesteagatik. 

Bihartik aurrera 'Intsumisioaren Parkea'

Larunbatean eginen dute izen-emate ekitaldia. Lehendabizi kalejira bat antolatu dute Baratxurien plazatik espetxe zaharra zegoen oruberaino, bide hori bera egiten baizuten ostegunero espetxean zeuden intsumisoei babesa ematen zieten bizilagunek. Eguerdian izanen da inaugurazio ofiziala eta gero Tonito Carotone kantaria izanen da. Intsumiso izan zirenak eta nahi duen guztiak bazkaria izanen du ondoren, Geltokin. 

Egitaraua:

  • 11:00etan Kalejira Intsumisoa eginen dute Baratxurien plazatik espetxea zegoen tokiraino. 
  • 12:00etan inaugurazioa.
  • Tonino Carotonek kantatuko du.
  • 14:30etan Bazkaria eginen dute Geltokin.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.