argia.eus
INPRIMATU
Intifadaren ikur den haurra ez zuela hil dio Israelek
  • 2000. urtean bigarren Intifada hasi eta gutxira izan zen tiroketa baten erdian hildako haur baten irudiak zabaldu zituen France 2 telebista kateak. Orain, Israelgo gobernu batzorde batek adierazi du haiek ez zutela hil gerora ikur bilakatu zen Mohamed Al-Dura.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 20a

Frantziako auzitegi bat asteazkenean kasu honetaz mintzatuko da, eta horren harira aurkeztu du Israelek gertakaria aztertu duen txostena. Armadak hil zuela ezbaian jartzen du, baita umearen heriotza bera ere. Haien ustez, bizirik jarraitzen du bideoaren amaieran.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren ustez, telebista kate frantsesaren akusazioak “Israel deslegitimatzeko kanpaina maltzurra” izan ziren. Atzerri eta estrategia ministroak, berriz, akusazioak funtsik gabekoak direla esan du, Israelen kontrako erasoa.

Bideoak zeresana eman zuen 2000ko hamarkadaren hasieran. Indarkeria leporatu zioten Israeli askok, eta okupazioaren kontrako erresistentziaren ikur bihurtu zuten Mohamed Al-Dura.