argia.eus
INPRIMATU
Interneteko askatasuna, arriskuan
  • Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 04a

“Europan egile eskubideei buruzko legeak gaurkotu eta informazioaren gizartean herritar guztien parte-hartzea sustatu beharrean, proposamen honek interneteko askatasuna arriskuan jartzen du eta filtro, traba eta murrizketak ezartzen ditu webera sartzeko. Sare sozialetan albiste bat partekatzea edo bilatzaile baten bidez albiste horretara iristea asko zailduko luke. Wikipedia bera arriskuan legoke”, dio Wikipedia entziklopedia askearen oharrak.

Hainbat eragilek gogor kritikatu izan dute proposamen hau. Orain, Wikipedia da komunikatua atera duena eta gaztelaniazko bertsioak adibidez, itxita du bere weba bozketa pasa arte. Horren partez, oharra bakarrik irakurri ahal izango du espainolezko Wikipediara sartzen den orok.