Francesc Homs Kataluniako Generalitateko bozeramaileak iragarri duenez, ekintza zibilak eta penalak abiatuko dituzte Kataluniako prozesu subiranista erregimen totalitarioekin konparatzen duten hedabideen kontra.
Kataluniako Ikus-Entzunezkoen Kontseiluak txostena egin du 13TV eta Intereconomia kate espainiarrek egindako zenbait erreportajeri buruz eta txosten horren ondorioak epaileen esku uztea erabaki du Artur Masek gidatzen duen exekutiboak.
Gainera, Espainiako Telekomunikazioen Merkatuko Batzordearen esku ere utziko du txostena.
Homsek adierazi duenez, hartuko dituzten neurriek hedabide gutxiri eragingo diote, aipatutako “praktika txarrak” ez baitaude sobera zabalduak. Baina gaineratu du, Generalitateak ez duela eskuak gurutzatuta geratu nahi izan zenbait erreportajeren tonua ikusi ostean.