argia.eus
INPRIMATU
Instagramek zentsuratu egin dio Joxe Arregiren efemeridea ‘Muy bastas’ kontuari
  • ARGIAk otsailaren 13an kaleratu du Joxe Arregi Izagirre ETAko kidearen heriotzaren efemeridea, eta hori partekatzeagatik Muy bastas kontuari ezabatu egin diote argitalpena.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 14a

Instagramek jakinarazi dio “arauak hautsi” egiten dituela Joxe Arregi Izagirreren gaineko argitalpenak, “indarkeriari eta elkarte arriskutsuei” lotutakoak. Muy bastas kontuak salatu du zentsuratu egin dietela ARGIAko argitalpena partekatzeagatik, eta instagramek gogorarazi diela etorkizunean kontua kentzeko aukera dutela, “arauak hausteagatik”. Ez da lehen aldia kontua zentsuratzen dutela.

Aldiz, ARGIAko instagrameko argitalpena ez dute ezabatu. Efemerideen kanalean irakurri daiteke Joxe Arregi ETAko kidearen heriotzari buruzko informazioa; torturatu ostean hil zen otsailaren 13an, duela 41 urte.