Inpunitatearekin ez dago demokraziarik

  • Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren iritzia da ondorengoa: "Bukatzear dagoen 2016. urte honetan ere izan ditugu Espainiako Gobernuaren aldetik hainbat traba eta eragozpen, frankismoaren krimenei buruzko ikerketa, salaketa eta ekimenak burutzeko oztopo etengabeak jarriaz".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 26an - 13:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Estatuko Fiskaltza Nagusiak pasa den irailaren 30ean emandako aginduak ere bide oztopatzaile horretatik doaz, baina Servini epaileak bidalitako erregu edo exhortoei bidea emateko epaile batzuk izan duten jarrera baikor eta duina medio, agindu haiei muzin eginaz, Bilboko eta Gernikako Epaitegietan bi biktimek ahal izan dute bere deklarazioa aurkeztu abenduko azken hilabete honetan.

Zoritxarrez, beste Bilboko eta Eibarko epaile batzuek ez dute jarrera berdina izan eta beste bi biktimek ezin izan dituzte beren deklarazioak egin. Honek frogatzen du espainiar epailetzak orokorrean zein gainditu gabeko irakasgai larria duen oraindik demokraziarekin eta defendatzea helburutzat duten Justiziarekin, baita Justizia Unibertsalaren eskakizunak betetzeko duten erantzukizunekin.

Europako Legebiltzarrak berak ere Espainiari ohartarazi dio frankismoaren krimenei buruzko ikerketak egin behar dituela. Pasa den abenduaren 13an ohartarazi zion azkenengoz, Nagy txostenaren barnean onartutako erabaki batetan, 63. atalean hain zuzen, non literalki jasoak izan diren Memoriaren aldeko Estatu espainiarraren Eurodiputatuen Taldeak aurkeztutako hiru emendakin. Talde honetako partaide dira Izaskun Bilbao Barandika eta Josu Juaristi Abaunz gure euskal eurodiputatuak, eta baita Marina Albiol Guzman, Ernest Maragall, Jordi Sebastia, Josep-Maria Terricabras, Ramon Tremosa i Bacells, Miguel Urban Crespo, Ernest Urtasun, eta Francesc Gambus eurodiputatuak ere.

Areto europarrak gogorarazten dio gaiari buruz dauden gomendio internazionalei muzin egiteak Eskubide Estatuaren funtsezko printzipioak apurtzen dituela, eta bat egin du Nazio Batuek nahiz Europako Kontseiluak emandako gomendioekin Espainiako diktadura frankistak egindako krimen guztiak irmo iker ditzan.

Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak testuinguru honetan antolatuko ditu 2017rako inpunitatearen aurkako bere ekimen guztiak, kontuan izanik 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzia heroikoaren suntsiketa eta hondamendi osoaren 80. urteurrena izango dela. Gernika, Eibar, Durango, Otxandio, Bilbo, Donostia, Iruña, Irun… eta Hego Euskal Herriko beste hainbat herrik zuzenean sufritu zuten frankismoak erakarritako errepresioaren eta erailketen uholde bortitz hura. Baita Holokaustoaren Egun Internazionala izango denez, gogoratuko ditugu frankismoaren sarraskietatik ihesean bere kolaboratzaile ziren naziek Alemaniako kontzentrazio esparruetan hil zituzten ia 200 euskal presoak ere.

Gure herriek eta hiriek ez dute ahazten. Azken hilabete hauetan bere instituzio munizipalek frankismoaren krimenei buruzko lanak hasi dituzte egia eta justizia eskatzeko. Bere bizilagun biktimen defentsan udal bakoitzak frankismoak eragindako zitalkeria guztiez kereilak irekitzeko asmoak geroz eta gehiago indartzen ari dira, eta askok bat egingo dute Memoriaren aldeko hiriak ekimenarekin, berriki hartua izan dena Estatu guztiko udal garrantzitsu batzuen aldetik Iruñeko bilera batetan, bertan plazaratutakoa urriaren 27an Agiri Munizipalista batean.

Estatu espainiarreko udal batzuk, hala Zaragoza, Tarragona, Bartzelona, A Coruña, Cadiz, Rivas Vaciamadrid edota Miranda de Ebro…; edo Hego Euskal Herriko instituzioak, Arabako Batzar Nagusiak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak, baita hainbat udal ere: Iruñea, Gasteiz, Gernika, Eibar, Orereta, Otxandio, Elgeta, Durango, Berriz, Larrabetzu, Urduña… ari dira jorratzen kereilak jartzeko prozedurak beraien udalerri eta eskualdetan frankismoak eragindako krimenen aurka.

Nahiz eta bere azkeneko diskurtsoan Borbon berriak esan ahaztu egin behar dela, zauri zaharrak ireki gabe, berak eta bere erregimenak mantentzea nahi duten inpunitatearen aurkako bidea garden markatua dago: hemen eta orain egia guztia exijitu; eta behar den justizia egin 1936ko kolpe faxistatik aurrera izan ziren krimen guztiekin.

Inpunitatearekin ez dugulako demokraziarik: 'Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!'.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude