argia.eus
INPRIMATU
Inoiz baino ekaitz gehiago sortu da aurten Atlantikoan
  • Renek gainditu du 2005eko errekorra: aurten Atlantikoan sortu den 17. ekaitz indartsua izan da. Atlantikoko urakan sasoia ere bereziki aktiboa izan da 2020an, eta bai, aldaketa klimatikoarekin badu zerikusia.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 08a

Izatez, Rene ekaitza Afrikako kostaldean sortu zen egun berean beste ekaitz bat sortu zen Atlantiko erdialdean: Paulette. Bi, egun berean. Urte normal batean, ohikoena da abuztu aurretik izendaturiko bi ekaitz sortzea Atlantikoan, baina aurten dagoeneko bederatzi dira izendaturiko ekaitzak, errekorrak hautsiz.

Adituen arabera, Atlantikoko eta Karibeko ur-azaleko tenperatura epelagoak dira arrazoia, haizearen baldintzekin uztartuta. Gizakion jardueragatik atmosfera eta ozeanoaren gainazala berotzen ari dira eta horrek ere eragina du, urakan suntsitzaileagoak sortzeko baldintza egokiagoak ahalbidetzen baitira.