Iñigo Urkullu lehendakari izendatu ostean, EAJk ziurrenik larunbatean hautatuko du EBBko presidente berria. Andoni Ortuzarrek hartuko du kargua itxura guztien arabera.
Bihar egingo dute EBBko presidentearen aukeraketa Bilboko Euskalduna jauregian goizeko 10etan hasita. Orain arteko barne-hausteskunde prozesu luzea laburtu egin dute, presidentea azkarrago aukeratze aldera.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan esan duenez, Ortuzarrek “soslai bikaina” du eta bere jarrerak alderdiaren “sektore guztiekin” bat egiten du. "XXI. mendearen hasieran abertzaletasunak jokatzen duen rolari buruzko ikuspuntu estrategiko ezin hobea dauka" Erkorekaren ustez.