ETAren eta Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketa baten beharra ikusten du EAEko lehendakariak. Talde armatuarekin hitz egiteko prest dagoela adierazi du, erabateko desarmerako pausu azkarrak eman ditzan.
Noticias de Gipuzkoai eskainitako elkarrizketan ETAk lehenbailehen pausuak eman behar dituela adierazi du, eragin duen mina aitortuz. Desarmatzerako pausuak era arduratsu eta azkarrean emateko eskatzen die, desarmatzea partziala izan ez dadin.
Beharrezkoa izanez gero, Eusko Jaurlaritza talde armatuarekin hitz egiteko prest dagoela ziurtatu du: “ETAren eta Espainiako eta Frantziako gobernuen artean elkarrizketa egon beharko luke. Hala ez balitz, gu prest egongo gara, ETAk modu arduratsuan jokatu dezan”.
Desarmatzeak estaldura legala behar duela azaldu du. Egiaztatzaileen lana goraipatu du lehendakariak. ETAk desarmatzearen prozesuan lehen urratsa ikuskatu duen batzordearen ekintza positibotzat hartu du. “Segurtasuna eskaintzen didaten pertsonak dira. ETAk ez badu Espainiako eta Frantziako gobernuekin hitz egiten, nori entregatuko dizkio armak?”
ETAren armategiaren suntsipena beharrezkoa ikusten du, eta horrek segurtasun marko baten beharra duela adierazi du: “Desarmatze prozesuan Ertzaintzak parte hartzea nahi dugu Eusko Jaurlaritzan”.
Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke.