Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Sastraka Gaztetxeko kidea den Iñigo izan dugu Hizpidean prozesu horren guztiaren xehetasunak emateko. Arrisku egoera hau nola bizi izan duten, nola ulertu eta beste gaztetxeek bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu. Txirbilenea Sestaoko Gaztetxearen egoera salatu du batez ere Iñigok, baita haiei babesa eman ere.
Hemen entzungai: