Aurtengo irailean hil zen Iñigo Muguruza musikaria, Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Delirium Tremens taldeetan aritutakoa besteak beste. Abenduaren 17an, haren urtebetetze egunean, omenaldia egingo diote Bilboko Kafe Antzokian.
Fermin Muguruzak eman du berria sare sozialetan: esplikatu duenez, Iñigo Muguruzarekin batera aritutako musikari eta sortzaileek parte hartuko dute Bilboko ekitaldian. Kartelean, besteak beste, zendutako musikariaren azken taldeen izenak agertzen dira, Hiru Leike, Lurra eta Sagarroi.
Abenduaren 17an, Iñigo Muguruzaren urtebetetze egunean, omenaldia egingo diogu berarekin aritu ginen sortzaile eta musikariok.
Bilboko @kafeantzokia 20:00
Sarreren salmenta azaroaren 15ean, ostiralean, goizeko 11:00tan hasiko da Kafe Antzokiko webgunean:https://t.co/HJdGOqGARZ pic.twitter.com/ZLZ5MTDwh4
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) November 12, 2019
Horietaz gain, Barixeku, Pikete Lerroa, Delirium Tremens, NG Brigada Peligrox, Tenk –X. Lopez, S. Noain, Karlos Osinaga eta Martxel Mariskal– eta Zati bat (Ezekiel) –Miren Gaztañaga, Ander Lipus eta Asier Ituarte– ere ariko dira.
Azaroaren 15ean jarriko dira sarrerak salgai, Kafe Antzokiko webgunearen bitartez.